Benetako Ibarrako piparrak
Gure pipar uzta osoa, hazitik hasi eta fruitua ontziratu arte, mimo handiz zaintzen dugu. Hori da, gure pipar kalitatearen arrazoia.

Piparraren ezaugarriak
Zapore leuna, azal fina, ia pikatzen ez duen haragi samurra, kolore hori-berdexka, forma estua, luzea eta lisoa, ebakidura biribila, ardo zurizko ozpinetan ontziratua, eta luzera 5 eta 12 cm artekoa.
Euskolabel zigilua
Gure ekoizpen osoa Euskolabel zigiluak ziurtatzen du, hazia, uzta, ontziratzea, eta trazabilitate osoak kontrol eta jarraipen zorrotzak ditu.

Gure produktua
Munduate Piparrak gastroteka, taberna, jatetxe eta janari denda berezi eta onenetan aurkitu ahal izango dituzu. Aldi berean, badira urte batzuk munduko herrialde ezberdinetara esportzatzen hasi ginela ere.
Hauek dira merkaturatzen ditugun neurri ezberdinak:

Non gaude
-
Bengoetxe Garakoa baserria
Gainera auzoa
20.212 OLABERRIA (Gipuzkoa) - 661 950 465
- 648 055 688
- munduate@munduatepiparrak.eus