Este es nuestra plantación de guindillas de ibarra

1. Lur sailen prestaketa eta piparraren landaketa (martxoa – maiatza)

Gure Ibarrako piparrak lur berrian landatzen ditugu urtero. Modu horretan, lurreko gaitzak ekidin eta ez daukagu produktu sendagarririk erabili beharrik.

Horrela bermatzen dugu ekoizpenik onena, osasuntsuena eta jasangarriena.

2. Bilketa (uztaila – urria)

Piparrak banan bana eskuz biltzen dira, neurrikoak jasoz eta txikiak landarean utziz, ondorengo egunetan jasotzeko. Loraldi ugari izaten ditu. Polenizazioa era naturalean egiten da, bertako erleekin.

Benetako Ibarrako piparrak

3. Ontziratzea

Ontziratzea eskuz egiten da, piparrak banan bana hartu eta ontziratu behar diren potearen neurrira sailkatuz. Behin piparra ontziratuta, ozpinez bete eta tapa ixten da. Ondoren paletizatu egiten da biltegian eta gutxienez hilabete bat itxaron behar da salmentan jartzeko.

Lote guindillas

4. Merkaturatzea

Behin hilabete hori pasata, produktua prest dago etiketatu eta merkaturatzeko.

Non gaude

Scroll to Top