Nor gara
Munduate Piparrak 1995ean sortu zen, Joxe Angel Munduatek txiki txikitatik baserriari, naturari eta nekazaritzari dion maitasuna eta errespetua ardatz hartuta.
Kalitateak eta gertutasunak bereizten gaitu. Eguneroko lana dugu oinarri, artisauak gara, eskuz esku lortzen dugu produktuaren kalitate gorena eta konfiantzazko harremanak eraikitzen ditugu bezero, hornitzaile eta ingurumenarekin.
Gaur egun, Joxe Angel Munduate eta Bihotz Forcadaren gidaritzapean, lantalde sendoa ari da urte osoan lanean, produktuaren zaintza eta kalitatea helburu nagusia izanik.
Pipar pote bakoitzaren atzean gure ahalegin haundiena dago.
Nondik gatoz
Olaberriko Bengoetxe Garakoa baserrikoa da Joxe Angel Munduate, baserritar familia baten oinordekoa.
Bertan tradizioz behi eta idiekin lan gehiago egin bada ere, baratzak beti izan du bere tokia eta arto, babarrun nahiz patata sail handiak landu izan zituzten garai batean.
1995ean Joxe Angelek bide berri bati ekin zion. Naturarekiko bere pasioa ardatz izanik, baserriari norabide berri bat eman eta etxeko lursailetan Ibarrako piparrak ekoiztu, ontziratu eta Munduate izenpean saltzen hasi zen. 1997an, Euskolabeldun Ibarrako Piparra sortu zenetik, Euskolabel zigilua du eta, gaur egun, Munduate Piparrak munduko txoko askotan aurki ditzakegu.

Non gaude
-
Bengoetxe Garakoa baserria
Gainera auzoa
20.212 OLABERRIA (Gipuzkoa) - 661 950 465
- 648 055 688
- munduate@munduatepiparrak.eus